Basque Summit

Ximena Rincón

Txileko Energia ministroa

Foro Gran Víaren VII edizioan Txileko Energia ministro Ximena Rincónek Txilek duen potentziala defendatu zuen, energia arloko potentzia emergente gisa eta nazioarteko inbertsiorako helmuga erakargarri gisa. Aurten martxoan izendatua eta ibilbide politiko zabala duena —Txileko Senatuko presidente izan zen eta Michelle Bacheleten gobernuan hainbat ardura ministerial izan zituen—, Rincónek energia-trantsizioren esparruan eta testuinguru globalean Txilek eskaintzen dituen aukerak identifikatu, eta azpimarratu zituen, besteak beste, egonkortasun instituzionala, segurtasun juridikoa, erregulazioaren eraginkortasuna eta energia berriztagarrien sustapena. Halaber, Energia 2026-2030 Ibilbide-orria aurkeztu zuen, Gobernu berriaren estrategia energia-trantsizioa bizkortzeko, azpiegiturak hobetzeko, pobrezia energetikoa murrizteko eta inbertsioa errazteko. Proiektuak energiaren rol garrantzitsua aldarrikatzen du ekonomiaren garapenean, eta kohesio sozialaren eta jasangarritasunaren motor gisa.

Bizi berriro
ekitaldia

Ikusi hemen

Añade el evento
a tu calendario

Beste ekitaldiak

No posts found!