Vicente Atxa
Mondragon Unibertsitateko Errektorea
18
AZA
9:00 AM
BILBAO
SALA BBK
Vicente Atxa Uribe Oñatin jaio zen 1965ean. Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa egin zuen Mondragon Unibertsitatean eta, ondoren, Goimailako Ingeniaritza Elektronikoan graduatu zen Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean. Geroago, bere formakuntza osatu zuen Elektronika eta Komunikazioetako doktoretza batekin Staffordshire Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Executive MBA batekin Mondragon Unibertsitatean.
Lan munduan, I+Gko teknikari gisa hasi zen Ulma Packaging-en (Oñati) eta, ondoren, I+Gko teknikari gisa aritu zen Rofin Sinar Laser GmbH-en (Hanburgo). 1993an Mondragon Unibertsitatean sartu zen, irakasle eta ikertzaile gisa Elektronika Sailean. 2007 eta 2015 artean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Zuzendari Nagusia izan zen, eta 2015eko urtarriletik Mondragon Unibertsitateko errektorea da.
Gainera, Vicente Atxak unibertsitatearen buruzagitza instituzionala MONDRAGON Korporazioko Ezagutza Dibisioko lehendakariorde karguarekin uztartzen.
Beste ekitaldiak
No posts found!
No posts found!
