Skip to main content

Basque Summit

Martin Baron

The Washington Post eta The Boston Globeko zuzendari ohia

Foro Gran Vía-n emandako hitzaldian, Martin Baronek, The Washington Post eta The Boston Globe egunkarietako zuzendari ohiak eta nazioarteko kazetaritza garaikideko erreferente nagusietako batek, gaur egun kazetaritzak dituen erronkei buruzko gogoeta egin zuen, eta honako hau adierazi zuen: “Kazetaritza eraldaketa-prozesu bat bizitzen ari bada ere, ez dago hilzorian”. Baronek prentsa-askatasunaren narriadura izan zuen hizpide, polarizazioak, mugimendu autoritarioen gorakadak eta komunikabide independenteen aurkako erasoek markatutako mundu-testuinguruan. BBK Aretoan egindako topaketak Bilboko eta Bizkaiko arlo politiko, ekonomiko, enpresarial, sozial, kultural eta kazetaritza-arloko 300 ordezkari inguru bildu zituen.

Bere hitzaldian, Baronek egia, gardentasuna, kazetaritza-independentzia eta informazioaren zorroztasuna demokraziaren funtzionamendurako funtsezko printzipio gisa aldarrikatu zituen. Era berean, herritarrek komunikabideengan duten konfiantza-galera, teknologia berrien eragina eta Adimen Artifizial Sortzaileak planteatzen dituen erronkak aztertu zituen. Halaber, kazetaritzak informazioa kontsumitzeko modu berrietara egokitzeko beharra nabarmendu zuen, bere oinarrizko balioei uko egin gabe. Kazetariak ohartarazi zuen prentsa librearen aurkako erasoek ondorioak izan ditzaketela gizarte demokratikoetan, eta komunikabide independenteek gertakarien eta adierazpen-askatasunaren bermatzaile gisa duten zeregina defendatu zuen.

Bizi berriro
ekitaldia

Ikusi hemen

Añade el evento
a tu calendario

Beste ekitaldiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude