17 AZA 2026 | Airbus España-ko presidentea
Gehiago ikusiAirbus España-ko presidentea
Francisco Javier Sánchez Segura Úbedan jaio zen 1975ean. Aeroespazioko Ingeniaritzan lizentziaduna da Saint Louis-eko Unibertsitatean (AEB) eta Aeroespazio Ibilgailuen Diseinuko Masterra du Cranfield-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
Ibilbide profesionala Airbus-en hasi zuen 2002an, erantzukizunpeko hainbat kargu betez Ingeniaritza eta Programen Kudeaketan, Airbus Commercial Aircraft dibisioaren barruan Tolosa, Hanburgo eta Madrilen. 2014an Airbus Defence and Space dibisiora batu zen, Sevillan Fabrikazio Ingeniaritzako eta Berrikuntza Industrialeko presidenteorde eta buru gisa, eta 2017an A400M Programaren garapeneko erantzunkizuna hartu zuen, hegazkin militar modernoenaren gaitasunak lideratuz.
Ondoren, Hegazkin Militarren Ingeniaritzako goi-presidenteorde eta Diseinu Antolakuntzako buru izendatu zuten. 2021eko uztailetik dibisio horretako Batzorde Betearazleko kide da Ingeniaritzako presidenteorde betearazle eta buru gisa, eta, gainera, Eragiketen buruzagitza hartu zuen bere gain 2022ko ekaina eta 2023ko urtarrila bitartean, eta berriro heldu zion kargu horri 2023ko uztailean. 2024ko urtarriletik Airbus Defence and Space-ko Eragiketen Zuzendari gisa jarduten du, eta erantzukizun hori 2024ko urriaren 1etik aurrera Airbus-ek Espainian duen Presidente izendapenarekin batera uztartzen du.
Beste ekitaldiak
17 AZA 2026 | Airbus España-ko presidentea
Gehiago ikusi14 URR 2026 | Michelineko zuzendari nagusia Espainian eta Portugalen
Ver más11 IRA 18 | Kazetaria
Ver másUZT 7 | Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa
Ver más12 MAI 2026 | Ekonomia eta Garapen Iraunkorreko idazkariordea
Ver más