14 URR 2026 | Michelineko zuzendari nagusia Espainian eta Portugalen
Ver más

Vital Fundazioaren Foro Capital ekimenaren zortzigarren topaketan, César Moñuxek, Michelin España y Portugal enpresako presidenteak, honako hau adierazi zuen: enpresen lehiakortasuna “ez da soilik ekonomia-kontu bat: gizarte-proiektu bat da. Enpresek hartzen dituzten erabakien araberakoa da, baina baita herrialde eta kontinente gisa hartzen ditugunen araberakoa ere. Berritzeko, talentua erakartzeko, konfiantza sortzeko, pertsonen osasuna zaintzeko, gizarte-kohesioa indartzeko eta aurrerapenaren aldeko asmo partekatua mantentzeko dugun gaitasunaren araberakoa da. Izan ere, lehiakortasunaz hitz egitea gure enpresen, gure industriaren, gure lurraldeen eta, azken batean, gure gizartearen etorkizunaz hitz egitea da”.
Vitoria-Gasteizko eta Arabako ekonomia-, enpresa-, erakunde- eta politika-arloetako ehun bat ordezkari ARKABIAn bildu ziren, eta haien aurrean, Moñuxek gaineratu zuen: “Industriak ez ditu produktuak soilik fabrikatzen: biztanleria finkatzen du, aukerak sortzen ditu, zerbitzu publikoak sostengatzen ditu, klase ertaina eratzen du eta itxaropena pizten du. Vitoria-Gasteizentzat, Arabako lurraldearentzat eta Euskadirentzat industria sendo eta lehiakor bat izateak duen garrantziaz jabetu behar gara”.
Beste ekitaldiak
14 URR 2026 | Michelineko zuzendari nagusia Espainian eta Portugalen
Ver más11 IRA 18 | Kazetaria
Ver másUZT 7 | Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa
Ver más12 MAI 2026 | Ekonomia eta Garapen Iraunkorreko idazkariordea
Ver másNo posts found!