Skip to main content

Basque Summit

Bingen Zupiria

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko Sailburua

 

Foro Gran Vía-ren VIII. edizioan egindako hitzaldian, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak adierazi zuen Euskadi bikain kokatuta dagoela turismo-helmuga seguru gisa, Europako eta munduko beste hiri eta eskualde batzuekin alderatuta. “Horrek segurtasunari buruz hitz egiten digu, baina baita arlo estrategiko bati buruz ere: segurtasunak jarduera ekonomikorako, bizikidetzarako eta beste leku batzuetako bisitariak erakartzeko duen garrantziaz”.Zupiriak Foro Gran Vían parte hartzea baliatu zuen inkesta baten emaitzak ezagutarazi eta zehaztasunez azaltzeko. Topaketan Bilboko eta Bizkaiko arlo politikoko, ekonomikoko, enpresarialeko, sozialeko eta kulturaleko ia 200 ordezkari izan ziren. Nazioarteko bisitariek Euskadin bizi duten esperientzian segurtasuna nola hautematen duten jakiteko informazioa biltzea da aurkeztu zuen inkestaren helburua. Azterlanaren ondorio nagusiaren arabera, oro har, atzerriko bisitariek Euskadiri buruz duten segurtasun-pertzepzioa bikaina dela esan daiteke; izan ere, 0tik 10era bitarteko eskalan, batez beste 9 puntu ematen dizkiote.

 

Bizi berriro
ekitaldia

Ikusi hemen

Añade el evento
a tu calendario

Beste ekitaldiak